www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009195

Lursail baten jabea naiz eta suteak itzaltzeko zerbitzuaren esku-hartzea behar izan dut. Ordaindu behar al dut dagokion tasa?



Bai. Azaroaren 27ko 128/1990 FORU DEKRETUAREN 2. artikuluak adierazten duen bezala, tasaren subjektu pasiboa zerbitzuaren onura nagusia jasotzen duena izango da; kasu honetan, lurraren jabea izango da tasaren subjektu pasiboa, onura nagusia jaso duelako, eta beraz, hura ordaintzeko arduraduna. Hala ere, erantzule solidarioak izango dira, besteak beste, arlo horretan arriskuak aseguratzen dituzten erakundeak edo sozietateak.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali