Zein epe du zerga-administrazioak zergadunaren alde itzuli beharreko errenta-aitorpen baten likidazioa egiteko?
Errenta-aitorpenaren emaitza pertsona aitortzailearen aldekoa denean eta hark aitorpena epearen barruan aurkeztu duenean, Zerga Administrazioak likidazioa egin beharko du nahitaez, aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu, ondorengo sei hilabeteen barruan.
Aurkezpena epez kanpo egin bada, sei hilabeteak aurkezpen-datatik aurrera zenbatuko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.