www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009145

2023ko ondarea. Derrigorrezkoa al da ordainketa helbideratzea? Finantza-erakunde laguntzailea izan behar al du? Ordaintzeko epeak?



Aurkezpena 2024ko apirilaren 10etik ekainaren 28ra bitartean egin beharko da.

Aitorpena aurkeztean, helbideratzea aukera dezakezu. Baldintzak:

Zerga Administrazioak behin-behineko likidazioa egingo du (ez da aurkezten den unean sortzen, hurrengo egunetan baizik), aurkeztutako aitorpenaren datu eta emaitza berberekin (behin-behineko likidazio hori geroago berrikusi ahal izango da).

Helbideratzea aukeratzen ez baduzu (kontuaren eremua hutsik utzita), Administrazioak likidazioa egin ondoren kudeatu beharko duzu ordainketa.

Zorra aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta hurrengo 3 egun balioduneko epea amaitu baino lehen ordaindu beharko da, edo atzeratzea eskatu beharko da, hau da, 2023ko uztailaren 5ra arte, egun hori barne.

Helbideratzeko kontua aldatu dezakezu egoitza elektronikoan, uztailaren 5ra arte, egun hori barne.

Ondarearen gaineko zerga 2023ko uztailaren 1etik aurrera aurkezten bada, epez kanpo aurkeztu dela ulertuko da, eta dagozkion errekarguak eta, hala badagokio, interesak edo zehapenak ekarriko ditu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali