www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009143

2024ko errenta, ordaindu beharreko emaitzarekin.: Zein da aitorpena borondatezko epean aurkezteko azken eguna? Ogasunak beti egin behar al du nire errentaren behin-behineko likidazioa? Noiz arte egin dezaket ordainketa, helbideratze-kontua aldatu edo geroratze bat eskatu? Eta ekainaren 30ren ondoren aurkezten badut?



  1. Aurkezpena 2025ko apirilaren 10tik ekainaren 30era bitartean egin beharko da.
  2. Zerga-administrazioak behin-behineko likidazioa egingo du, aurkeztutako aitorpenaren datu eta emaitza berdinekin (behin-behineko likidazio hori geroago berrikusi ahal izango da).
  3. Zorra ordaindu , geroratzea edo zatikatzea eskatu beharko da, aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta hurrengo 3 egun balioduneko epea amaitu baino lehen, hau da, 2025eko uztailaren 3ra arte, egun hori barne.

    Helbideratze-kontua egoitza elektronikoan alda dezakezu uztailaren 3era arte, egun hori barne.

  4. Errenta 2025ko ekainaren 30etik aurrera aurkezten bada, epez kanpo aurkeztu dela ulertuko da, eta dagozkion errekarguak eta, hala badagokio, interesak edo zehapenak ekarriko ditu.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali