www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009143

2023ko errenta, ordaindu beharreko emaitzarekin.: Zein da aitorpena borondatezko epean aurkezteko azken eguna? Ogasunak beti egin behar al du nire errentaren behin-behineko likidazioa? Noiz arte egin dezaket ordainketa, helbideratze-kontua aldatu edo geroratze bat eskatu? Eta ekainaren 28aren ondoren aurkezten badut?



  1. Aurkezpena 2024ko apirilaren 10tik ekainaren 28ra bitartean egin beharko da.
  2. Zerga-administrazioak behin-behineko likidazioa egingo du, aurkeztutako aitorpenaren datu eta emaitza berdinekin (behin-behineko likidazio hori geroago berrikusi ahal izango da).
  3. Zorra ordaindu , geroratzea edo zatikatzea eskatu beharko da, aitorpena aurkezteko borondatezko epea amaitu eta hurrengo 3 egun balioduneko epea amaitu baino lehen, hau da, 2024ko uztailaren 3ra arte, egun hori barne.

    Helbideratze-kontua egoitza elektronikoan alda dezakezu uztailaren 5era arte, egun hori barne.

  4. Errenta 2024ko ekainaren 28etik aurrera aurkezten bada, epez kanpo aurkeztu dela ulertuko da, eta dagozkion errekarguak eta, hala badagokio, interesak edo zehapenak ekarriko ditu.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali