2022/04/27 tik aurrera. 43/2022 FD ALDATUA.
4. Atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan edukiko dira aurreikus daitezkeen diruzko zein gauzazko ordainsariak, finkoak zein aldakorrak.
Hala ere, ez dira zenbatuko atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan eduki beharreko oinarrian borondatezko gizarte-aurreikuspeneko entitateetako bazkide babesleek ordaintzen dituzten kontribuzioak, ez eta enpresek pentsio-planetara, enpresen gizarte aurreikuspeneko planetara eta gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetara egiten dituzten ekarpenak, zerga-oinarri orokorra txikitzen dutenak, honako muga honekin: Zergaren Foru Arauaren 71. artikuluaren 1. zenbakian xedatzen dena ordainsarien zenbatekoari aplikatzearen emaitzako kopurua.
Halaber, ez dira zenbatuko atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan eduki beharreko oinarrian Gizarte Segurantzako kotizazio hauek: arautegiko xedapenak betetzeko, kooperatibek bazkide langileen gizarte-estaldurarako eta laguntza-estaldurarako ordaintzen dituztenak; Gizarte Segurantzari laguntzen dioten mutuek aldi baterako ezintasunean dauden langile autonomoen alde ordaintzen dituztenak.
Aurreko paragrafoetan aipatutako ehunekoa ordaindutako kontraprestazioen eta onuren guztirako zenbatekoari aplikatzearen emaitzako kopurua ordaindutako diru-etekinetatik kenduko da.
5. Halaber, hurrengo letretan xedatutakoa aplikatu behar zaien zergadunek artikulu honetako 1. zenbakiko a) letran xedatutakoa aplikatzeko eskatu ahal izango diote atxikipena egin behar duen pertsonari edo erakundeari, berezitasun hauekin:
a) Zergaren Foru Arauaren 56.bis artikuluan xedatzen dena aplikatzea hautatzen duten zergadunek 100eko 30eko murrizketa aplikatuko dute dagokien atxikipen-tasan.
2022/04/26 raino
4. Atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan eduki behar dira aurreikusi daitezkeen diruzko zein gauzazko ordainsariak, finkoak zein aldakorrak.
Hala eta guztiz ere, atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartuko den oinarrian ez dira sartuko borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen bazkide babesleek ordaindutako kontribuzioak, ez eta enpresek pentsio-planetara, enpresako gizarte aurreikuspeneko planetara edo gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara egindako ekarpenak ere, baldin eta kontribuzio eta ekarpen horiek zerga-oinarri orokorra murrizten badute ordaindutako ordainsariei Zergari buruzko Foru Arauko 71. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuz gehienez ateratzen den mugaraino.
Atxikipen-oinarritik kanpo geratuko dira, halaber, kooperatibetako bazkide langileen edo lan-bazkideen gizarte- eta laguntza-estaldurarako, xedapen arauemaileak betez, kooperatibek Gizarte Segurantzari langile autonomoen araubide berezian ordaintzen dizkioten kotizazioak.
Ordaindutako diru etekinetatik kenduko da aurreko paragrafoetan aipatutako ehunekoa ordaindutako kontraprestazio eta onura guztiei aplikatuz ateratzen den zenbatekoa.
5. 5. Halaber, hurrengo letretan xedatutakoa aplikatu behar zaien zergadunek artikulu honetako 1. zenbakiko a) letran xedatutakoa aplikatzeko eskatu ahal izango diote atxikipena egin behar duen pertsonari edo erakundeari, berezitasun hauekin:
a) Zergari buruzko Foru Arauko 56.bis artikuluan xedatutakoa aplikatzea aukeratzen duten zergadunek %15eko murrizketa aplikatu beharko dute dagokion atxikipen-tasan.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.