www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900009106
Hogeita hamargarren xedapen iragankorra. 13/2013 Errenta FA. 2022ko eta 2023ko ekitaldietan aplikatu beharreko konpentsazioa, mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek sistema informatiko bat ezar dezaten sustatzeko, ondasun-emateak eta zerbitzu-prestazioak dokumentatzen dituzten erregistroen trazabilitatea eta bortxaezintasuna bermatzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eragiketa ekonomikoen erregistro-liburu bat eramateko betebeharra betetzeko.
22/01/01 tik. 6/2021 FORU ARAUAK ALDATUA.
- Zerga honen zergadunek, jarduera ekonomikoak egiten badituzte, konpentsazio bat jasotzeko eskubidea izango dute, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 11/2013 Foru Arauaren hogeita seigarren xedapen iragankorrean aurreikusitako moduan, baldin eta, egiten dituzten jarduera ekonomiko guztietarako, beren borondatez hartzen badute uztailaren 15eko 5/2020 Foru Arauaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritako aukera (Jarduera ekonomikoen etekinak kontrolatzeko sistema integral bat ezartzen duena, bai eta zerga-betebeharrak betetzea errazteko neurriak ere), betiere Sozietateen gaineko Zergaren Foru Araua, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergaren Foru Araua eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra aldatuta.
- Aurreko paragrafoan aipatutako konpentsazioa zergadunaren jarduera ekonomiko bakoitzetik sortutako etekin garbi positiboari aplikatuko zaio, banaka hartuta. Ondorio horietarako, etekin garbian ez dira sartuko foru arau honen 25. artikuluaren 3. paragrafoan aipatzen diren ondare-irabazi eta -galerei dagozkien zenbatekoak.
Zuzeneko zenbatespenaren metodoaren modalitate sinplifikatua aplikatuz errendimendu garbia zehazten duten zergadunen kasuan, konpentsazioa gastuen koefizientea aplikatu aurreko errendimenduaren gainean aplikatuko da, amortizazioen, narriadura-galeren eta justifikazio zaileko gastuen kontzeptupean, Foru Arau honen 28. artikuluaren 1. zenbakiaren b) letran adierazitakoaren arabera.
- Zergadunak ez baditu betetzen jarduera ekonomikoen etekinak kontrolatzeko sistema integral bat ezartzen duen uztailaren 15eko 5/2020 Foru Arauaren Bigarren Xedapen Gehigarriaren lehenengo paragrafoan aipatzen den aukera baliatzeari lotutako betebeharrak, bai eta zerga-betebeharrak betetzea errazteko neurriak ere, betiere Sozietateen gaineko Zergaren Foru Araua, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Foru Araua, Ondarearen gaineko Zergaren Foru Araua eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergen Foru Arau Orokorra aldatuz, 2023ko zergaldia amaitu baino lehen, xedapen iragankor honetan aipatzen den konpentsazioa aplikatu den zergaldiko edo zergaldietako zerga-oinarrian sartu beharko dira konpentsazio horri dagozkion zenbatekoak, eta ateratzen den kuotari dagozkion berandutze-interesak gehitu beharko zaizkio.
(22/01/01etik indarrean dagoen artikulua)
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli