www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008860

Kasu praktikoa. Atzerrian lan egitea eta DDII aplikatzeko likidazio-oinarri orokorra kalkulatzea



Ikerrek atzerrian lan egin zuen urteko bost hilabeteetan eta 47.307,42 €-ko lan-etekin gordinak lortu zituen. Atzerriko gizarte-segurantzako gastuak 4.898,77 €-koak izan ziren, eta PFEZaren antzeko zerga bat ordaindu behar izan zuen, 14.250 €-koa. Era berean, urte horretan Bizkaian ere lan egin nuen, 15.000 €-ko etekin gordinak lortuz, 620 €-ko gizarte-segurantzako gastuekin.
Atzerrian sortutako likidazio-oinarri orokorra kalkulatzea, aitorpenean jasotzeko eta Nazioarteko zerga bikoitzagatiko kenkaria aplikatu ahal izateko:
Ikerren kasu partikularrean atzerrian lortutako diru-sarrerak Bizkaian salbuetsita ez daudenez, nazioarteko zergapetze bikoitzagatiko kenkaria aplikatuz, bi zenbateko hauetatik txikiena kendu ahal izango du:
  • Atzerrian ordaindutako zerga.
  • Atzerrian lortutako errentari batez besteko karga-tasa orokorra aplikatzearen emaitza.
Atzerrian sortutako likidazio-oinarri orokorra kalkulatzeko, lortutako errendimenduei egotz dakizkiekeen murrizketak kendu beharko dizkiegu. Eta oinarri orokor osoari aplika dakizkiokeen murrizketak badaude – Adibidez, kasu honetan lan-hobaria – Proportzionalki deskontatuko ditugu.
Behin aitorpenaren zirriborroan honako hauek islatu ondoren: "Likidazio-oinarri orokorra" eta "atzerriko zerga", programak berak kalkulatuko du kenkaria.

Kontzeptua

Oinarri orokorra (Lana…)

Atzerriko soldatak

47.307,42

Bizkaiako soldatak

15.000,00

Atzerriko Gizarte Segurantza

4.898,77

Bizkaiako Gizarte Segurantza

620,00

Lan hobaria

3.000,00

Etekin garbiak guztira (hobaririk gabe)47.307,42+15.000-4898,77-620=56.788,65

56.788,65

Atzerriko soldatak

47.307,42

Atzerriko Gizarte Segurantza

4.898,77

Atzerriko etekin garbiak 47.307,42-4898,7= 42.408,65

42.408,65

Atzerriko hobari proportzionala (1)

2.240,34

Atzerriko likidazio-oinarri orokorra42.408,65-2.240,34=40.168,31

40.168,31

Atzerrian ordaindutako zergak

14.250,00

(1) Atzerriko hobari proportzionala (hiruko erregela) = 56.788,65ri (Guztizko etekin garbiak) 3.000ko hobaria badagokio, 42.408,65ri "X" dagokio. Beraz, "X"= (42.408,65* 3.000)/56.788,65 = 2.240,34

Adibide honetan, "Likidazio-oinarri orokorra" laukian 40.168,31 €sartu behar ditugu, eta "atzerriko zerga" laukian, 14.250 €.

Garrantzitsua da kontuan hartzea atzerrian ordaindutako zergaren zenbatekoa ez dela sartu behar aitorpenaren beste ezein atal edo laukitan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali