www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008827

Baldintzak Aurrez aurreko asistentzia Web errenta



Zure aitorpena apirilaren 10etik aurrera aurkez dezakezu (egun batzuk lehenago hitzordua hartzeko zerbitzura sartuta) 12 bulegotan eskura dezakezu, 8:30etik 19:00etara, SALBU eta 2024an errenta hauetakoren bat izan baduzu:

  • Bi higiezin baino gehiagoko errentamenduak edo turismo-errentamenduak.
  • Atzerriko baloreetatik eratorritako dibidenduak edo bestelako errendimenduak.
  • Jarduera ekonomikoak (hitzordua eska dezakezu zuzeneko zenbatespenaren modalitate erraztuko nekazaritza-, arrantza-, basogintza- edo abeltzaintza-jarduerak, edo gastu egozpenik gabeko ikastaroak edo hitzaldiak badira).
  • Nekazaritza-, arrantza-, basogintza- edo abeltzaintza-jarduerak, baldin eta jarduerari lotutako ondare-elementuak eskualdatzetik eratorritako ondare-irabiziak edo galerak badaude.
  • Higiezinen eskualdaketak, jaraunspen edo dohaintza bidez eskuratutakoak badira bai eta irabazpidezko sozietateen dizoluzioak edo proindibisoak eteteak, gehiegizko esleipenak daudenenan.
  • Akzioen eskualdaketak, 5 eragiketa baino gehiago izan badituzu eta/edo ekitaldeanan salmenten zenbateko globala 10.000 eurotik gorakoa bada. Kanpo geratzen dira ere kriptodirua, warrant, gerokoak eta kontratuekin egindako eragiketak.
  • Aurreko ekitaldietako konpentsazioak (Bizkaiko Foru Ogasunaren datuetan jaso ezean).

Kasu horietan, errenta-aitorpena zeure kabuz egin beharko duzu, horretarako Web kanalean ematen dizkizugun baliabide guztiak erabili ahalko dituzu.

 
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali