Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008811
100/2020 Foru Dekretuaren Xedapen Gehigarri Bakarrak ezartzen du, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, zerga-betebeharrak bitarteko telematikoen bidez bete behar direla, besteak beste, 347 eredua.
Beheko estekan, Jabeen Erkidego baten Gainontzekoekiko eragiketen urteko eredua telematikoki izapidetzeko laguntza-bideoak aurkituko dituzu:
Batuzi atxikita badago eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua urte bakoitzeko 01-01etik aurrera aurkeztean, ez du 347 eredua aurkeztu beharrik izango. Batuzeko alta urtarrilaren 1a baino geroagokoa bada, 347 eredua aurkeztu beharko da (SII sisteman ez badago behintzat).
Nola egin eta aurkeztu jabeen erkidego baten 347 eredua: azalpen-bideoak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.