www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008696

Nola konpentsa dezaket galdu dudana lehentasunezko partaidetzengatik eta mendeko zorragatik?



Titulu horiek eskualdatu, itzuli, trukatu edo bihurtzearen ondoriozko kapital higigarriaren etekin negatiboa aurrezki-oinarriaren etekin positiboekin konpentsatzen da. Saldo negatiboa ateratzen bada, hurrengo lau ekitaldietan konpentsatu ahal izango da, edo, bestela, ekitaldi honetako aurrezki-oinarriko ondare-irabaziekin konpentsatu.

Titulu horien harpidetza deusez deklaratzeko epaia betearaztearen ondoriozko ondare-galera aurrezki-oinarriaren ondare-irabaziekin konpentsatuko da. Galera bat gertatuz gero, hurrengo lau ekitaldietan konpentsatu ahal izango da, edo, bestela, ekitaldi honetako aurrezki-oinarriaren etekin positiboekin konpentsatu.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali