www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008631

Nola jokatu profesional batek ordezkatzea nahi badugu?



Ordezkari gaitu batek ordezkatzea nahi badugu (profesionala):

  1. Ordezkaria Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa atalera sartuko da (Nik ordezkatzen dut/Gehitu ordezkatutako pertsona/Gaitutako borondatezko emate-eskaera), ordezkaritzaren irismena definituz eta egilespena erregistratzeko bidea hautatuz (ordezkatutako pertsonaren zerga-egoitzarako gutuna edo haren egoitzan agertzea).
  2. Gutuna bada, ordezkatuak bere zerga-egoitzan jasotako bezero-gakoa jakinaraziko dio ordezkariari gutunaren bidez eta hark Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa (Nik ordezkatzen dut) ataletik sartuko du.
  3. Ordezkatua egoitzan agertzen bada, hura Nire kudeaketak / Ahalordetzeen erregistroa (Ordezkatu egiten naute) atalean sartuko da, eta bertatik onartu eta erregistratu ahal izango du egilespena.

Oharrak:

  • Gaitutako borondatezko ahalordetzeek 7 urteko indarraldia izango dute gehienez.
  • Bizkaibai Bulego Birtualean ordezkaria bazuen, ez da beharrezkoa ezer egitea, ordezkaritza horiek Ahalordetzeen Erregistro Elektronikora migratu baitira.
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali