Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008604
Erretiro aurreratuaren aurretik uko egiteagatiko kalte-ordainak PFEZetik salbuetsita daude, eta gehieneko zenbatekoa honako bi hauetako txikiena izango da:
Salbuetsi gabeko soberakinari % 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal izango zaio, urtean 300.000 €gehienez, betiere zergaldi bakarrean kobratzen badu (urte bakarrean). Aldiz, kalte-ordaina hainbat ekitalditan jasotzen baduzu, ekitaldi bakoitzean jasotzen dituzun zenbatekoen % 100 sartu beharko duzu PFEZren zerga-oinarrian.
Otsailaren 24ko 2/2021 Foru Arauak, Bizkaiko Lurralde Historikoaren 2021erako Aurrekontu Orokorrei buruzkoak, 47. artikuluan aurreikusten du PFEZren 9.5 artikuluaren hirugarren paragrafoa indargabetzea (giza baliabideen plan estrategikoetarako salbuespena arautzen zuen).
% 50eko integrazio-ehunekoa aplikatu ahal izango du urtean 300.000 euroko mugarekin, betiere zergaldi bakarrean kobratzen badu (urte bakarrean). Aldiz, kalte-ordaina hainbat ekitalditan jasotzen baduzu, ekitaldi bakoitzean jasotzen dituzun zenbatekoen % 100 sartu beharko duzu PFEZren zerga-oinarrian.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.