Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008523
Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorra (aurrerantzean, AEE) erregistro bat da, non herritarrek beren borondatez ahalordetzeak eman eta inskriba ditzaketen, ordezkatzen dituzten pertsonek arin jardun dezaten Foru Administrazio honen aurrean.
AEEk arindu egingo du inskribatutako ordezkaritza egiaztatzeko prozesua, eta berehala egin ahal izango da; horrela, ordezkariak ez du behin eta berriz aurkeztu behar izango ordezkaritza egiaztatzeko dokumentazioa parte hartzen duen prozeduretan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Ahalordetzeen Erregistro Elektroniko Orokorra
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.