saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008507

Nola aurkeztu behar du errenta- eta/edo ondare-aitorpenak testamentu-ahalordea gauzatzeke duen jaraunspen bat?

1. Ondorengoen erregistroan identifikatu behar da egoitza elektronikoan, "Zerga arloko oinordekoen eta legezko ordezkarien erregistroa (1821)" izapidean.

 
www.ebizkaia.eus
 
Jarauntsiaren ordezkaria bigarren zenbakian inskribatu beharko da.
 
Testamentu-ahalordearen zain dauden jaraunspenak
 
ordezkariak
 
 
Behin inskribatuta, ordezkaria bere Bak propioarekin sartzen denean, jaraunspena "ordezkatua" izango da, eta errenta eta/edo ondarea izapidetu ahal izango ditu.
 
Halaber, baimena eman diezaioke hirugarren bati (adibidez, aholkulari bati) izapidea egiteko ordezkari gisa aritzeko. Horretarako, orrialde berean dagoen hirugarren inprimakia egin beharko luke (Jarduteko gaitasunik ez duten edo hilda dauden pertsonen 2020ko errenta- eta ondare-espedienteetarako jaraunslea edo tutorea ez den ordezkaria inskribatzeko eskaera).
 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali