Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008473
Atzerapenak galdagarriak izan diren ekitaldian deklaratu behar dira, hau da, ekitadi honetan. 3 ekitalditako atzerakinak kobratu direnez, sortze-aldia 2 urtetik gorakoa da eta, beraz, %60an integra daitezke (300.000 €-ko mugarekin).
Adibidez: Ekitaldi honetan, 1.000 €kobratzen ditu aurreko hiru urteetako atzerapenengatik, 100 €-ko atxikipenarekin, eta 60 €ordaindu ditu Gizarte Segurantzaren kuota gisa.
Ekitaldi honetako deklarazian atzerapenak jasoko ditu, jasotako atzerapen guztien %40 "kopuru ez-integratua" laukian jarrita
Lan pertsonalaren etekinen atzerakinen gaineko atxikipenak
Ekitaldian aitortutako atzerapenak, 2 ekitaldi baino gehiagori dagozkienak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.