www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008427

Hildakoek itzuli beharreko emaitzak dituzten adierazpenak. Itzulketa-kontuak



  • Administrazioak aitorpenaren zirriborroa egingo du, eta bertan jasoko du hildako zergadunaren titulartasuneko banku-kontua. Aipatutako banku-kontuari buruzko datua Administrazioaren esku ez badago, zirriborro hori egin ahal izango du, eta bertan kontsignatu beharko du ezkontidearen edo mantenua duen izatezko bikotekidearen titulartasuneko banku-kontua, horren berri badu.
  • Aipatutako banku-kontuari buruzko datua Zerga Administrazioaren esku ez badago, dagokion itzulketaren zenbatekoa ondorengo pertsonaren edo pertsonen titulartasuneko banku-kontuan sartuko da.
  • Nolanahi ere, dagokion itzulketaren zenbateko osoa banku-kontu bakar batean sartuko da.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 75 quater artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali