www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008393
Hildako pertsona baten seme edo alaba batek ordezkaritza hirugarren bati eman nahi badio aitaren errenta egin diezaion, nola egin dezake?
Bi urratsetan egin behar duzu:
- Jaraunspenaren ordezkari gisa inskribatu behar da.
- Oinordekoak berak egin dezake. Ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskatu beharko du, zerga-arloko legezko ordezkaritza gisa («nik ordezkatzen dut» erlaitza/ordezkatutako pertsona gehitu/legezko inskripzioa). Horretarako, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Azken borondateen ziurtagiria
- Hildakoaren ziurtagiria edo abintestato jaraunslearen edo familia-liburuaren deklarazio-akta edo ziurtagiri baliokidea
- Jaraunspena onartzeko eta esleitzeko akt
- Esteka honetan, halaber, formulario bat sartu da egoitza elektronikoan, ondorengoa ez den beste pertsona batek zerga-arloko oinordekoak eta legezko ordezkariak erregistratzea eskatzeko
- Ordezkari gisa inskribatu ondoren (24 orduko epean, eskabidea egin eta egun baliodunean), borondatezko ahalordetze bati alta eman beharko dio ahalordetzeen erregistrotik/erlaitzetik, ordezkari legal-oinordeko gisa jardunez/Gehitu ordezkaria/borondatezko emakida/Ogasun eta Finantza Sailaren aurrean edozein administrazio-jarduera hautatu ahal izango du, edo soilik zerga-aitorpenak/PFEZ/Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena aurkeztea gaia.
- Ahalordetze hori ahalordetzeen erregistroa/«nik ordezkatzen dut» ataletik gaitutako ordezkari batek ere has dezake/ordezkatutako pertsona gehitu/gaitutako borondatezko emakida-eskaera/aldez aurretik zerga-arloko legezko ordezkari gisa inskribatutako ondorengoa eskatzaile gisa adieraziz.
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli