Nire senarra hil egin da edo banandu egin naiz. Zer egoera zibil jarri behar dut nire errentan?
Nire senarra 2024ko ekainean hil bazen, ALARGUNA.
Nire senarra 2025ko martxoan hil bazen, EZKONDUTA.
2024ko azaroan banandu banaiz eta 2024ko abenduaren 31n hitzarmen arauemailea badut, baina aitorpena aurkezteko egunean banantze-epairik eman ez bada, EZKONDUTA.
2024ko urrian banandu banaiz eta hitzarmen arauemailea badut eta 2025ko urtarrilean emandako banantze-epaia, EZKONDUTA.
2024ko urtarrilean banandu banaiz eta 2024ko hitzarmen arauemailea zein banantze-epaia dauzkat, BANANDUTA.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.