www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008357

Nola sartu edo aldatu nire ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen desgaitasunaren ziozko kenkaria nire errentaren zirriborroan?



Gure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen desgaitasunagatiko kenkaria aplikatu nahi badugu, deklarazio indibidualean edo bateratuan, deklarazioan adierazi behar dugu, besterik adierazi ezean desgaitasunaren deklarazio indibidualean bertan aplikatzen baita.

Horretarako, "Datu pertsonalak eta familiarrak" atalean sartuko gara, eta desgaitasuna duen ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen datuetan, "Ezkontideak aplikatutako desgaitasunaren ziozko kenkaria" markatuko dugu.

Gorde egingo dugu, eta hala aplikatu ahal izango dio ezkontideak edo izatezko bikotekideak banakako aitorpenean edo baterako aitorpenean.

lagin-irudia


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali