saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008347

ERRENTA ETA ONDAREA 2020. Nor da hildako pertsona baten ordezkaria? Nola eska daiteke oinordekoen erregistroan inskribatzea?

Ezkontidea bizirik badago
  • Legezko ordezkaritza ofizioz inskribatuko da ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean, ezkontideetako edo izatezko bikotekideetako bat hiltzen bada ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen alde. Inskribatutako ordezkaritzak 5 urteko balioa izango du, heriotzaren datatik zenbatzen hasita.
  • Letra honetan aipatzen den kasuan, ezkontideak edo izatezko bikotekideak hirugarren bati ordezkaritza ematen dionean Zerga Administrazioaren aurrean, ordezkaritza hori eman zaiola ulertuko da hildako zergadunari dagokionez, berariaz kontrakoa adierazten ez bada.
  • Letra honetan xedatutakoa gorabehera, hildakoaren ondorengoek aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango dute ordezkaritzaren ofiziozko inskripzioaren aurka, ezkontidearen edo bizirik dagoen izatezko bikotekidearen alde, eta, horretarako, beren izaera egiaztatu beharko dute.
Alargunik ez badago

Oinordekoek beren izaera egiaztatu beharko dute, eta ahalordetzeen erregistro elektroniko orokorrean inskribatzeko eskatu.

Behin ordezkari gisa inskribatuta (2-3 egun barru jasoko du inskripzioa berresteko mezu elektroniko bat), BAKekin errentaren webgunean sartzen denean, "Ordezkari" aukerara sartuko da eta zuzenean aurkeztu ahal izango du aitorpena (hildakoaren edo ondorengoaren kontu bat jarriko dut).

Ordezkaritza 3. bati ere eman diezaioke, honen izenean. Horretarako, arestian deskribatutako erregistroa egiteaz gain, bigarren inskripzioa egin beharko du "Jarduteko gaitasunik ez duten edo hilda dauden pertsonen 2020ko errenta- eta ondare-espedienteetarako jaraunslea edo tutorea ez den beste ordezkari bat inskribatzeko eskaera" inprimakian. Bigarren inskripzio hori oinordekoak berak egin dezake, edo baita ordezkaritza eman nahi zaion 3. inskripzioak ere (oinordekoaren ordezkaritzaren gakoa jarrita).

 

Azalpen bideoa:

Nola erregistratu egoitza elektronikoaren bitaretz hildako pertsona baten oinordeko gisa?

Loturak

    Informazio gehiago


    Oharra

    Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

    Itzuli

     

    e-mailez bidali