www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008335

Aitorpen laburtua



73ter.1 artikuluaren ezarritako inguruabarretako batean egoteagatik EPFEZaren aitorpena aurkeztu behar duten zergadunek ondokoen artean hauta dezakete:

  • Zerga berari buruzko xedapen orokorren arabera ordaindu.
  • Zerga lanaren etekinak soilik kontuan edukita ordaindu, arau hauek aplikatuz:
    1. Lanaren etekinetarako ezarritako atxikipen-ehunekoen taulak aplikatuko zaizkio sortutako mota honetako etekinen guztirako zenbatekoari (zenbateko honetan ez dira sartu behar salbuetsita dauden etekinak).
    2. Aurreko a) letran ezarritako eragiketaren emaitzako kopurutik lanaren etekinen gainean egindako atxikipenen eta konturako sarreren zenbatekoa kenduko da. Horren emaitzako kopurua ordaindu beharko da. Zerga ordaintzeko prozedura honetan ez da inolaz ere diru kopururik itzuliko.
    3. Ezin da aplikatu gastu kengarririk, ez hobaririk, ez murrizketarik, ez kenkaririk, ez baterako tributazioari buruzko araurik, ez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arautegian ezarritako onurarik.

Hona aitorpen laburra aurkez dezaketenak

  • Lanaren etekinak 20.000 euro eta 14.000,01 euro bitartekoan dituzten zergadunak (sarrerarik ez duenak ezin du aurkeztu aitorpen laburra, lan-gastuak izanik ere) eta
  • Lan-etekinak ordaintzaile bat baino gehiago, (salbu baldin eta bigarren ordaintzaileengandik eta gainerako ordaintzaileengadik zenbatekoen baturak, ez badu urteko 2.000 euroko zenbatekoa gainditzen).
  • lan-kontratu bat baino gehiago .
  • Konpentsazio-pentsioak .
  • Seme-alabek jasotakoez bestelako mantenurako urtekoak.
  • Erregelamendu bidez ezarritakobeste kasuak
  • Kapitalaren etekinak eta ondare irabaziak bat eginda 1.600 (*) euro edo gutxiago jasotzen dituzten zergadunak.

Aldiz, ondoko hauek ezin dute aurkeztu aitorpen laburra:

  • Lanaren etekin integratu beharrekoak 20.000 eurotik gorakoak dituztenek.
  • Kapitalaren etekinak eta ondare irabaziak bat eginda 1.600 euro baino gehiago jasotzen dituztenek.
  • Jarduera ekonomikoa egiten dutenek.
  • Zerga gardentasunean egotzitako oinarriak dituztenek.
  • Batasunaren politikaren zioz galerak izan dituztenek.
  • Mozkin galeren zioz gehikuntza izan dutenek.
  • Ondaren galerengatik edo likidazio-oinarri negatiboengatik konpentsazioak zainpetzen dituztenek

(*) Talde-inbertsioko erakundeen akzioen edo partaidetzen eskualdaketek edo itzulketek sortzen dituzten ondare irabaziak lortzen dituzten zergadunek aitorpena aurkeztu beharko dute, horien zenbatekoa edozein delarik ere, baldin eta PFEZaren araudiko 96. artikuluko 2. zenbakian ezarritakoaren arabera atxikipen-oinarria ez bada zehaztu behar zerga-oinarrian integratu beharreko zenbatekoa aintzat hartuta.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali