www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008324

Erregela berezia: Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak (eraikitzen)



Ondoz ondoko ordainketen bidez osorik edo zati batez jasotzen deneko prezioa duten eragiketak jotzen dira geroraturiko prezioko eragiketatzat, ematea edo ondasuna hartzailearen eskura jarri eta azken epearen mugaegunaren artean urtebete baino gehiago igaro bada.

Aukera: Irabazi osoa eskualdaketa izan deneko urtean egotz daiteke, edo proportzioan itundutako prezioa kobratzen den urteetan.

Eskualdaketaren urtean, ondarearen irabazia aitortu behar da, eta “ekitaldian jasotako diru-kopurua” laukitxoan ekitaldian guztia edo soilik jasotakoa jarri behar da. Bigarren kasu honetan, eskualdaketa horrengatik berriz ere diru-kopuruak kobratzen diren ekitaldietan, berriz ere agerraraziko da ondare irabazia eta jasotako diru-kopurua

ADIBIDEA

Higiezinaren salmenta2020an, 120.000 euroan, eta salmentaren zatikako kobrantza 4 urtetan (2020/07/07, 2021/07/07, 2022/07/07 eta 2023/07/07), 30.000 euroko zenbatekoarekin:

2004/06/06an erosi zuen ondasuna, eta salmentaren egunean 100.000 €-ko balio eguneratua zuen.

2020an horrela adierazi zuen irabazia:

  • Eskuratze-data 2004-06-06
  • Transmisioaren data 2020-07-07
  • Eskuraketaren balio eguneratua 100.000
  • Transmisioaren balioa 120.000
  • Irabazia 20.000
  • 2020an jasotakoa 30.000
Nola sartu datuak webgunean 2023an?

2023an, errentawebeko "Aurreko salmenten prezio geroratua kobrantzea datuak" pantailan agertuko da, eta lauki hauek bete beharko ditu:

  • Mota: higiezinak
  • TTitulartasunaren ehunekoa: 100
  • kobrantza data: 2023/07/07
  • Transmisioaren balioa: 30.000
  • Irabazia/ galera: 5.000

Prezio geroratua duten datuak

Nola sartu datuak webgunean 2022an?

Kalkulua eskuz egingo da, eta emaitza "irabazi/galera metatua" laukian jasoko da. Eskuratze-data ondare-elementuari dagokiona izango da, eta eskualdatze-data kobrantza-data zatikatua izango da.

Bigarren urtean, honela islatuko du:

  • Eskuratze data: 2004/6/6
  • Transmisio data: 2022/07/07
  • Eskuratze-balioa 0
  • Transmisioaren balioa 0
  • Irabazia/metatutako galera 5.000

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali