www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008324

Erregela berezia: Eperako salmentak edo geroraturiko prezioko salmentak



Ondoz ondoko ordainketen bidez osorik edo zati batez jasotzen deneko prezioa duten eragiketak jotzen dira geroraturiko prezioko eragiketatzat, ematea edo ondasuna hartzailearen eskura jarri eta azken epearen mugaegunaren artean urtebete baino gehiago igaro bada.

Aukera: Irabazi osoa eskualdaketa izan deneko urtean egotz daiteke, edo proportzioan itundutako prezioa kobratzen den urteetan.

Eskualdaketaren urtean, ondarearen irabazia aitortu behar da, eta “ekitaldian jasotako diru-kopurua” laukitxoan ekitaldian guztia edo soilik jasotakoa jarri behar da. Bigarren kasu honetan, eskualdaketa horrengatik berriz ere diru-kopuruak kobratzen diren ekitaldietan, berriz ere agerraraziko da ondare irabazia (garai baten agerrarazi zen bera), eta jasotako diru-kopurua "ekitaldian jasotako diru-kopurua" laukian jarri.

ADIBIDEA

Akzioen salmenta 2020an, 1.200 euroan, eta salmentaren zatikako kobrantza 3 urtetan (2020/07/07, 2021/07/07 eta 2022/07/07), 400 euroko zenbatekoarekin:

Ondasuna 2004/1/1ean eskuratu zuen

2020an horrela adierazi zuen irabazia:

  • Eskuratze-data 2004-06-06
  • Transmisioaren data 2020-07-07
  • Eskuraketaren balio eguneratua 900
  • Transmisioaren balioa 1.200
  • Irabazia 300
  • 2020an jasotakoa 400
  • 2020ko irabazia 100
Nola sartu datuak webgunean 2022an?

Kalkulua eskuz egingo da, eta emaitza "irabazi/galera metatua" laukian jasoko da. Eskuratze-data ondare-elementuari dagokiona izango da, eta eskualdatze-data kobrantza-data zatikatua izango da.

Bigarren urtean, honela islatuko du:

  • Eskuratze data: 2004/6/6
  • Transmisio data: 2022/07/07
  • Eskuratze-balioa 0
  • Transmisioaren balioa 0
  • Irabazia/metatutako galera 100

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali