www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008273
Aseguru-konpainiek emango dute aseguru-eragiketei buruzko informaziorik SII sistemaren bidez?
Bai, honako kasu hauetan:
- Eragiketaren faktura egin behar denean (Bizkaiko Foru Aldundiaren 4/2013 Foru Dekretua, 3.2 artikulua).
- Eragiketa Bizkaiko Foru Aldundiaren 205/2008 Foru Dekretuaren 44.1 artikuluan aipatzen direnetakoa denean (jasotako primen edo kontraprestazioen zenbatekoa edo ordaindutako kalte-ordainen edo prestazioen zenbatekoa) faktura egiteko betebeharrik ez dutenak. Informazio hau urtero eman behar da, hurrengo ekitaldiko urtarrileko lehen 30 egunetan. Pertsona edo entitate bakoitzarekin egindako eragiketa guztien informazioa multzo batean bildu behar da.
Beste alde batetik, aseguru-entitateek jasotako fakturak bidaltzeko epealdia ohikoa izango da, 4 egun, oro har.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli