www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008272

Egindako eta jasotako fakturen erregistro-liburuetan, “Araubide berezia edo eragina” eremuan zer kasutan erabili behar da 06 gakoa (“BEZaren entitate-taldeen araubide berezia (maila aurreratua)”?



Taldeko enpresen arteko eragiketetan, baldin eta 7/1994 Foru Arauaren 163 sexies.bost artikuluan ezarritako modalitatea hautatu badu. Kasu horietan, "Kostuko zerga-oinarria" eremua bete behar da.

“Zerga-oinarria” eremuan 7/1994 Foru Arauaren 78. eta 79. artikuluetan aipatzen den zenbatekoa ezarri behar da. Kontuan hartu behar da “jasanarazitako kuota” eremuan kostuko zerga-oinarria kasuan kasuko zerga-tasaz biderkatzearen emaitza ipini behar dela.

Gako hau ez da erabili behar autokontsumoetan, Batasunaren barruko eragiketa batzuetan (transfer) eta lotutako eragiketetan, pareko ondasunik edo zerbitzurik ez dagoenean. Kasu horietan, zerga-oinarria adierazi behar da “zerga-oinarria” eremuan.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali