Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008265
Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako zuzendariaren 2020ko martxoaren 25eko Ebazpenak baimendu egin du osasun-krisiaren ondorioz ABEEE batek edo ezinbesteko enplegu-erregulazioko espediente batek eragindako BGAEetako bazkideek langabezia-prestazioen kobrantza aurreratu ahal izatea, baldin eta BGAE horiek ekarpen finkatuko planak badituzte eta langabezia-prestazioa onartuta badute, nahiz eta ABEEEak edo enplegua erregulatzeko espedienteak estatutu edo erregelamenduetan onartuta ez egon.
Beraz, zergadun horien tributazioak dituen ondorioak arintzeko, 2020 eta 2021 ekitaldietan errenta moduan jasotako zenbatekoari 100eko 75eko integrazio-ehunekoa aplikatzeko aukera ematen da, prestazio horiei dagokien laneko etekin osoa kalkulatzeko. Geratzen den % 25a zerga-ordainketatik salbuetsita dago.
BGAEak kobratzea, ABEEE edo EEE baten ondorioz, osasun-krisiaren ondorioz
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.