Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008237
Lehentasunezko jardueretara bideratutako kopuruen % 45eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta 2020eta 2021eko ekitaldietarako soilik, honako hauek izango dira lehentasunezko jarduerak:
Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan araututako EAEko kirol federazioak eta haiei atxikitako erakundeak, kirol federatu ez-profesionalari eta eskola-kirolari dagokienez. Salbuespen gisa, lehentasunezko jarduerak direla-eta mezenasgoari emandako onura fiskalak baliatu ahal izango dira zergadunek 2020. eta 2021. urteetan ordaindu dituzten federazio- lizentzien edo eskola-kuoten zenbatekoaren 100eko 25ari dagokionez.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.