saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008237

Aldi baterako lehentasunezkotzat jotako jarduerak (2020 2021erako ekitaldietan)



Lehentasunezko jardueretara bideratutako kopuruen % 45eko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta 2020eta 2021eko ekitaldietarako soilik, honako hauek izango dira lehentasunezko jarduerak:

  1. Lehentasunezko eremutzat joko da COVID-19ari aurre egiteko bideratutako ikerketa. Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztuko du zer erakunde jotzen den lehentasunezkotzat eremu honetan.
  2. Kulturaren arloan:
    • MIE, Musika Industrien Elkartea.
    • Artekale. Kale Arteen Elkartea.
    • Karraskan. Kulturaren berrikuntza eta berrikuntzaren kultura sustatzeko elkartea.
    • ADDE, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea.
    • Eskena. Ekoizle eszenikoen elkartea.
    • Harrobia. Ekoizpen eszenikoan berrikuntza sustatzeko elkartea.
    • Ipar Eszena Bidea. Ekoizpen eszenikoaren arloko elkarte profesionalen kultura-proiektua.
  3. Kirolaren arloan:

    Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan araututako EAEko kirol federazioak eta haiei atxikitako erakundeak, kirol federatu ez-profesionalari eta eskola-kirolari dagokienez. Salbuespen gisa, lehentasunezko jarduerak direla-eta mezenasgoari emandako onura fiskalak baliatu ahal izango dira zergadunek 2020. eta 2021. urteetan ordaindu dituzten federazio- lizentzien edo eskola-kuoten zenbatekoaren 100eko 25ari dagokionez.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali