saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008100

Ohiko etxebizitzan berritze-obrak egiteagatiko kenkaria aldi baterako kenkari

Zergadunek beren jabetzako ohiko etxebizitzan berritze-lanak egiteko ordaindu dituzten kopuruen 100eko 10 deduzitu ahal izango dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osotik. Aldi baterako kenkaria da 2020ko ekitaldirako , obra horiek 2020-05-06tik 2020-12-31ra bitartean egiten badira, eta baldintza hauek betetzen badira:

  1. Etxebizitzak gutxienez 10 urteko antzinatasuna izan behar du.
  2. Egindako lanek obraren udal lizentzia izan behar dute.
  3. Obren exekuzio materialaren aurrekontua 3.000 euro izan behar da gutxienez.

Kenkariaren oinarriaren gehieneko muga 15.000 euro izango da, zergadunak fakturen bidez justifikatu beharko ditu kopuruok. Ezarritako kenkaria aplikatzeko, kenkariaren oinarria osatzen duten kopuruetatik zergadunak obra horietarako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa kenduko da, halakorik jaso badu.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ohiko etxea berritzeko plana


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali