Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008100
Ekitaldiei aplikagarria: 2020 eta 2021
Zergadunek beren jabetzako ohiko etxebizitzan berritze-lanak egiteko ordaindu dituzten kopuruen 100eko 10 deduzitu ahal izango dute pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kuota osotik. Aldi baterako kenkaria da 2020 eta 2021eko ekitaldirako, obra horiek 2020-05-06tik 2021-12-31ra bitartean egiten badira, eta baldintza hauek betetzen badira:
Kenkariaren oinarriaren gehieneko muga 15.000 euro izango da aitorpen bakoitzeko eta baterako aitorpenaren kasuetan ez da gehituko. Muga batera aplikatuko da bi ekitaldietan ordaindutako zenbatekoen gainean, zergadunak fakturen bidez justifikatu beharko ditu kopuruok. Ezarritako kenkaria aplikatzeko, kenkariaren oinarria osatzen duten kopuruetatik zergadunak obra horietarako jasotako dirulaguntzen zenbatekoa kenduko da, halakorik jaso badu.
Kenkaria dagokion etxebizitzaren, hau da, elementu pribatiboen berritze-lanen exekuzioei dagokien zenbatekoaren gainean baino ezin da aplikatu. Beraz, etxebizitzak kokatuta dauden eraikinetako elementu komunak berritzeko obrak ez dira kengarriak.
5/2020 Jarraibidearen 4 atala: baldintzak eta zenbatea
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.