saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008097

Ezohiko neurriak: etxebizitzarekin lotutako epeak luzatzea

Lehena.— Ohiko etxebizitza erosteko irekitako kontuetan gordailutu diren kopuruak erabiltzeko epea luzatzea

Kontuen epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean mugaeguneratzen bada —epe hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikuluaren 5. apartatuaren b) letran jasotakoa da—, orduan, ohiko etxebizitza erosteko gordailatutako kopuruak erabiltzeko epea zazpi urte izango da, kontua ireki denetik aurrera. Etxebizitza-kontuan aurreko paragrafoan jasotako baldintzetan gordailututako kopuruek eskubidea emango dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren
5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikuluan jasotzen den kenkaria aplikatzeko.

Bigarrena.—Eraikitzen ari den etxebizitza erosteko epea luzatzea

Zergadunek etxebizitza eraikitzeko obrek eragindako gastuak zuzenean ordaintzen dituztenean edo sustatzaileari etxebizitzaren konturako zenbatekoak ematen dizkiotenean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiak (2014ko apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onartu zen araudi hori) 68. artikuluaren b) letran aieek: patzen duen lau urteko epea bost urtekoa izango da, inbertsioaren hasieratik Aurrera zenbatua, baldin eta epea 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.

Hirugarrena.— Ohiko etxebizitza eskualdatzen denean berrinbertsioa egiteko epea luzatzea

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 49. artikuluan jasotzen den berrinbertsioaren ziozko kenkaria aplikatzeko, ohiko etxebizitzaren besterentzean lortutako kopuruak berrinbertitzeko epea, hau da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiaren 49. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen dena (2014ko apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onartu zen araudi hori), hiru urtekoa izango da. Apartatu honetan adierazitako epearen luzatzea bi kasu hauetan aplikatuko da: ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean eskualdatzen denean, eta ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean erosi eta geroago aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen denean.

Laugarrena.—Ohiko etxebizitza benetan eta modu iraunkorrean okupatzeko epea

Ohiko etxebizitza benetan eta modu iraunkorrean okupatzeko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiaren 67. artikuluaren 2. apartatuan jasotzen den hamabi hilabeteko epea (2014ko apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onartu zen araudi hori) sei hilabetez luzatuko da, baldin eta epe hori 2020ko martxoaren 16tik 2020ko abenduaren 31ra bitartean amaitzen bada.

Bosgarrena.— Ohiko etxebizitzaren kontzeptua, salbuetsitako ondare-irabazien ondorioetarako

Soilik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 42. artikuluko b) eta c) letretan eta 49. artikuluan ezarritako salbuespenak aplikatzeko, kasu hauetan ulertuko da zergaduna ohiko etxebizitza eskualdatzen ari dela: eraikin hori une horretan haren ohiko etxebizitza denean edo haren ohiko etxebizitza izan denean hura eskualdatu aurreko hiru urteetako edozein egunera arte. Apartatu honetan adierazitako epearen luzatzea bakarrik aplikatuko da baldin eta erakinak ohikoa izateari uzten badio —arau orokorretan xedatutakoarekin bat— 2018ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean; eta betiere artikulu honen hirugarren apartatuaren bigarren paragrafoan ezarritako aldi baterako aplikazio-eremuaren barruan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 49. artikuluan adierazitako salbuespena denean.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali