www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008064

4. adibidea Alarguntasun-pentsioa eta erretiro-pentsioa



Pertsona batek errenta hauek bakarrik izan zituen:

  • 7.000 euroko alargun-pentsioa
  • 12.000 euroko erretiro-pentsioa

Adibide honetan, atxikipena behar bezala egin bada eta bi pentsioen batura kontuan hartuta (20.000 €baino gutxiago), ez da aitortzeko betebeharrik egongo, ordaintzaile bakartzat hartzen baita.

Zergadun batek ordaintzaile baten baino gehiagoren lan-etekinak lortzen dituela ulertuko da izaera juridiko desberdina duten pertsonen edo erakundeen mota horretako errentak kobratzen dituenean.

Eta GSINen pentsio bat eta Itsasoko Gizarte Institutuaren beste bat kobratuko bazenitu? Kasu horretan, behartuta egongo litzateke, bi ordaintzaile desberdin direlako.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali