www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008050

Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1

Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.

  • Orokorra : %20ko kenkaria eta urtean 1.600 euro gehienez
  • Kenkaria % 35ekoa izango da, urtean 2.800 euroko kenkari-mugarekin, honako kasu hauetan:
    • 36 urtetik beherakoak
    • Familia ugariko titularrak
    • Guraso bakarreko familiak
    • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten zergadunak edo mendetasun-egoera aitortua dutenak edo elkarrekin bizi diren pertsonak
    • Zergadunek eta seme-alaba adingabeek, kuradoretzapean dauden adinekoek, edo harrera iraunkorraren edo adopzio-helburuko zaintzaren ondorioz lotutako adingabeek osatutako familia-unitateak, baldin eta horien zaintza etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren ondorioz esleitu bazaio.

Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.

 

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31

Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.

  • Orokorra : %20ko kenkaria eta urtean 1.600 euro gehienez
  • Zergadunak familia ugariaren titularrak badira: %25ko kenkaria eta urtean 2.600 euro gehienez
  • Zergadunak 30 urtetik beherakoak 12-31era: %30eko kenkaria eta urtean 2.400 euro gehienez.

Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.

 

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali