www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008050
Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1
Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.
- Orokorra : %20ko kenkaria eta urtean 1.600 euro gehienez
- Kenkaria % 35ekoa izango da, urtean 2.800 euroko kenkari-mugarekin, honako kasu hauetan:
- 36 urtetik beherakoak
- Familia ugariko titularrak
- Guraso bakarreko familiak
- % 65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten zergadunak edo mendetasun-egoera aitortua dutenak edo elkarrekin bizi diren pertsonak
- Zergadunek eta seme-alaba adingabeek, kuradoretzapean dauden adinekoek, edo harrera iraunkorraren edo adopzio-helburuko zaintzaren ondorioz lotutako adingabeek osatutako familia-unitateak, baldin eta horien zaintza etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren ondorioz esleitu bazaio.
Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Ohiko-etxebizitzaren lokairuagatiko kenkariaren muga eta ehunekoa.
- Orokorra : %20ko kenkaria eta urtean 1.600 euro gehienez
- Zergadunak familia ugariaren titularrak badira: %25ko kenkaria eta urtean 2.600 euro gehienez
- Zergadunak 30 urtetik beherakoak 12-31era: %30eko kenkaria eta urtean 2.400 euro gehienez.
Horretarako, ordaindutako zenbatekoari kendu egin beharko zaio zergadunak etxearen alokairurako jasotako diru-laguntzen zenbatekoa, zeinak salbuetsirik egongo baitira zerga honen arautegi erregulatzailearen arabera.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli