saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008039

Nazioarteko zergapetze bikoitzaren ziozko kenkaria. Atzerrian kobraturiko dibidenduak . Kasu praktikoa

Zergadun batek balora batzuk eskuratu zituen atzerrian, bitartekari baten bidez, eta 20.000 € jaso ditu atzerriko enpresa eten akzioen dibidenduak direla eta. Dibidendu horien ondorioz, % 15eko karga-tasa aplikatu diote jatorrian, zergapetze bikoitzaren hitzarmena betetzeko. Horrez gainera, % 19ko atxikipena egin zaio helmugan. Nazioarteko zergapetze bikoitzaren ziozko kenkariaren zein zenbatekori dagokio kontuan hartuta gainera 1.000 € kobratu dituela Estatuan egoitza duen enpresa baten dibidenduak direla eta?

  • Estatuko enpresetako dibidenduen ondoriozko sarrerak: 1.000
  • Atxikipen-tasa: % 19.
  • Atzerrian lortutako dibidenduen ondoriozko sarrerak: 20.000
  • Atxikipen-tasa, aplikatutako zergapetze bikoitzaren hitzarmenaren arabera: % 15*.

* Jatorrian aplikatutako atxikipen-tasa handiagoa bada zergapetze bikoitzaren hitzarmenean ezarritakoa baino, zergadunak hura berreskura dezake atzerriko administrazioan eskatzen badu, baina ez PFEZaren likidazioaren bidez.

  • Atzerrian ordaindutako zerga: 20.000 x % 15 = 3.000
  • Atxikipena helmugan: Atxikipenaren oinarria: 17.000 (20.000-3.000) X % 19 = 3.230
  • Estatuko enpresetako dibidenduen ondoriozko atxikipena: 1.000 x % 19 = 190
      Adibide taula
      Ordaintzaren IFZ Izena Izaera Etekina Atxikipenak/konturako dirua Atzerriko balorea
        Atzerriko balioa Diruzkoa 20.000 3.230 (Ikusi GURE GIDA) NZBK kenkaria
        Barne balioa Diruzkoa 1.000 190  

Adibide irudia

  • Aurrezkiaren likidazio-oinarria: 21.000 -1.500 (dibidenduen salbuespena) = 19.500
  • Aurrezpenaren batez besteko karga-tasa: % 21,58

Atzerriko dibidenduei dagokien dibidenduen salbuespenaren zatiaren kalkulua, aurrezkiaren likidazio-oinarria kalkulatzeko:

  • (20.000/21.000) x 1.500 = 1.428,57
  • Atzerriko aurrezkiaren likidazio-oinarria, benetan integratua = 20.000-1.428,57 = 18.571,43.
  • Zenbateko horri (18.571,43) aurrerakinaren batez besteko karga-tasa aplikatuko litzaioke (% 21,58) eta emaitza 4.007,71 euro litzateke.

Adibide irudia

Bi zenbateko hauetako txikiena kenduko da:

  1. Kenkaria dela-eta atzerrian ordaindutako zenbatekoa = 3.000,00
  2. Kargaren batez besteko tasa atzerrian lorturiko errentari aplikatuta = 4.007,71
  3. Ondorioz, kenkariaren zenbatekoa 3.000 € litzateke

Adibide irudia

Adibide irudia

Adibide irudia


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali