www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008016

Espainiako lurraldera lekualdatutako langileak eta atzerrian prestatutako zerbitzuak. Atxikipenak



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2022/04/27

Hurrengo letretan xedatutakoa aplikatu behar zaien zergadunek artikulu honetako 1. zenbakiko a) letran xedatutakoa aplikatzeko eskatu ahal izango diote atxikipena egin behar duen pertsonari edo erakundeari, berezitasun hauekin:

  1. Zergari buruzko Foru Arauko 56.bis artikuluan xedatutakoa aplikatzea aukeratzen duten zergadunek %30eko murrizketa aplikatu beharko dute dagokion atxikipen-tasan.
  2. Zergari buruzko Foru Arauko 92.2 artikuluan xedatutakoa aplikatzea aukeratzen duten zergadunek %50eko murrizketa aplikatu beharko dute dagokion atxikipen-tasan.

13/2013 Forua araudiaren aipatutako artikuluak:

  • 56 bis. artikulua. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako araubide berezia.
  • 92.2. artikulua. Kenkariak nazioarteko zergapetze bikoitzagatik.(Zerbitzuak atzerrian modu iraunkorrean ematetik eratorritako lan-etekinak).

2019/01/01etik 2022/04/26ra arte aplikagarria

Hurrengo letretan xedatutakoa aplikatu behar zaien zergadunek artikulu honetako 1. zenbakiko a) letran xedatutakoa aplikatzeko eskatu ahal izango diote atxikipena egin behar duen pertsonari edo erakundeari, berezitasun hauekin:

  1. Zergari buruzko Foru Arauko 56.bis artikuluan xedatutakoa aplikatzea aukeratzen duten zergadunek %15eko murrizketa aplikatu beharko dute dagokion atxikipen-tasan.
  2. Zergari buruzko Foru Arauko 92.2 artikuluan xedatutakoa aplikatzea aukeratzen duten zergadunek %50eko murrizketa aplikatu beharko dute dagokion atxikipen-tasan.

13/2013 Forua araudiaren aipatutako artikuluak:

  • 56 bis. artikulua. Espainiako lurraldera lekualdatutako langileentzako araubide berezia.
  • 92.2. artikulua. Kenkariak nazioarteko zergapetze bikoitzagatik.(Zerbitzuak atzerrian modu iraunkorrean ematetik eratorritako lan-etekinak).
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali