Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900008008
Hobekuntza-gastuak edo kontserbazio- eta konponketa-gastuak diren bereizi behar da:
Hobekuntza-gastuak izango dira:
Lehendik ez zeuden elementuetan egiten diren gastuak dira; adibidez, segurtasuneko ateak, kontraleihoen instalazioa, igogailuaren edo gas naturalaren instalazioa, etab. Gastu horiek handitu egiten dute ondasuna lortzeko balioa, ondare-irabazia edo -galera kalkulatzeko (etorkizuneko eskualdatzeetarako) edo amortizazioa kalkulatzeko (aurrerago alokatuz gero); baina ez dute ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozko kenkari-eskubiderik sortzen.
Kontserbazio- eta konponketa-gastuak dira:
Beraz, kontserbazio- eta konponketa-gastuak ondasunen mantenamenduari lotuta daude beti, eta halakoen helburua ondasunen erabilera eta funtzionamendu ona segurtatzea da. Gastu horien xedea ondasunen ohiko erabilera mantentzea da, baita ondasunen funtzionamendu edo erabilera arruntaren ondorioz erabilera barik gelditu diren elementuak ordeztea ere.
Kontserbazio- eta konponketa-gastuen adibidetzat, honako hauek aipa daitezke:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.