Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007973
Ekitaldian zehar, BIH erabili behar duten subjektu pasiboek ekitaldi horren hasieratik bertatik egindako eragiketa guztien fakturazio erregistroen berri eman behar dute sisteman.
Fakturazio erregistroen eskema edo diseinua BIH erabiltzen hasten denetik erabiliko diren erregistroen berdina izango da, baina balidazioak desberdinak izango dira eta, horiei esker, behar-beharrezkoa dena baino ez da jasoko, BEZ zergari buruzko FDren 63.3, 64.4 eta 66.3 artikuluek xedatutakoari jarraiki.
Erregistroen aurkezpena errazteko, nahitaezko eremuen balidazio eskemari eutsi zaio, honako berezitasun hauek aintzat hartuta:
Jasotako fakturen erregistro liburua:
“BIH erabiltzen hasi aurreko beste faktura batzuk” gako berezia daukan erregistroa borondatezkoa da; hala, garapen teknikoak errazte aldera, informazioa helarazi ahalko da BIH erabiltzen hasten denetik baliatuko diren gako eta eduki berdinekin.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.