Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007972
2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako eta hartutako faktura zuzentzaileak BHIren bidez erregistratu behar dira kasu guztietan.
Bereziki, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera jaulkitako edo hartutako faktura zuzentzaileak, aurreko zergaldietako aitorpen-likidazioak zuzentzekoak badira eta, hortaz, 2018ko urtarrilaren 1etik atzeragoko ekitaldietako erregistro liburuetan erregistratu direnak, BIHn jaso behar dira, zerga ondorioak dakartzatelako jaulkitzen edo hartzen diren datatik aurrera.
Esandakoa aplikagarria da BIHri 2018ko urtarrilaren 1a ez den uneren batean heldu dioten subjektu pasiboentzat, sistema erabiltzen hasi aurretik jaulkitako edo jasotako fakturei dagokienez.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.