Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007968
Fakturen bildumak dokumentatzen dituen eragiketak egin direneko hilaren azken egunean jasoko da edo, fakturen bildumaren aldia hilabetea baino laburragoa bada, aldi horretako eragiketak egiten diren azken egunean.
Adibidea: Faktura bat egin da 2017ko uztailaren 25ean, 2017ko uztailaren 1ean, 10ean, 15ean eta 20an egindako ondasunen emateak dokumentatzeko; eragiketaren data uztailaren 20a da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.