Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007960
Kasu honetan bakarrik: IGIC edo IPSIren eraginpeko eragiketa BEZaren eraginpean ez badago, kokalekuaren arauen arabera. Eragiketa Kanarietan, Ceutan edo Melillan dagoen establezimendu iraunkor baten bidez eginez gero, ez da egongo beraren berri eman beharrik.
“Araubide Bereziaren gakoa edo Transzendentzia” izeneko eremuan, 08 balioa adieraziko da eta “lotu gabeko” eragiketatzat erregistratuko dira Lotu gabeko zenbatekoa, kokaleku arauen arabera deritzon eremuan, baina ez da zerga horiei (IGIC edo IPSI) dagokien datuen berririk eman behar, ez baitira BEZ zergaren eraginpeko eragiketak.
Ez da 08 gakoa erabiliko ZALetik Kanariar uharte, Ceuta eta Melillara garraiatutako ondasunen emateak direnean edo, lurralde horietatik etorri eta ZALen eskuratutako ondasunak direnean. Halakoak esportaziotzat sailkatu behar dira (araubide bereziaren gakoa: 02) eta inportaziotzat, hurrenez hurren (faktura mota: F5).
Gogorarazi behar dugu, Espainian, zergaren aplikazio lurraldeak (ZAL) penintsula eta Balear uharteak aintzat hartzen dituela.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.