www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007959

Bada berezitasunik Erabilitako Ondasunen Araubide Bereziaren eraginpeko eragiketak erregistratzerakoan?



“Araubide bereziaren gakoa edo Transzendentzia” izeneko eremuan, 03 balioa adieraziko da.

Eragiketa mota horiek dokumentatzen dituzten fakturek ez dute jasanarazitako kuota era bereizian jasotzen.

Ondorioz, Jaulkitako fakturen erregistro liburuan, salbuetsita ez dauden eraginpeko eraiketak direnean, eragiketa “S1” gakoa erabiliz sailkatuko da eta “fakturaren guztizko zenbatekoa" adierazi beharko da, zerga oinarria zero dela eta tasaren nahiz kuotaren eremuak hutsik utziko direla. Bestela, eragiketaren zerga-oinarria erregistratu daiteke; hori eginez gero, tasa eta kuota zehaztu behar dira. Azken kasu horretan, 2023ko uztailaren 1etik aurrera, erosketa-prezioan izandako aldaketen ondoriozko mozkin-marjineko doikuntzak erregistrtuko dira AJ faktura-motaren gakoaren bidez.

"AJ" gakoa jaulkitako fakturen erregistro-liburuko "Erregimen berezia edo garrantzia" kodearekin erregistratuko da, 03 balioarekin. Faktura mailan banatuko da, eragiketa salbuetsi gabeko subjektu gisa kalifikatuko da eta "S1" gakoa erabiliko da.

Faktura-zenbaki gisa, saltzaileak esleitutako zenbaki bat adieraziko da, doikuntzaren identifikazio unibokoa ahalbidetzen duena, eta jaulkipen-data gisa, doikuntza erregistratzen den data. Jaulkitako fakturen zenbaketan jauzirik ez eragiteko, doikuntza serie berezi bat erabiliz erregistratuko da.

Kontuan izan behar da zerga-oinarria, tasa eta jasanarazitako kuota eremuak nahitaezkoak direla. Jasanarazitako kuotaren eremuak tasaren zerga-oinarriaren berdina izan behar du. "Guztizko zenbatekoa" eremua aukerakoa da.

Ez da daturik jasoko kontraparteari dagokion blokean.

Doikuntza erregistratzeko epea erregularizazioa eragiten duen inguruabarra antzeman eta hurrengo hilaren 15era artekoa izango da.

Jasotako Fakturen Erregistro Liburuan, zero adieraziko da zerga oinarrian eta kontraprestazioaren guztizkoa fakturaren guztizko zenbatekoa izango da. Ez da zenbatekorik nahitaez adierazi behar “Zerga tasa" eta “Jasandako kuota” eremuetan; “Kuota kengarria” izeneko eremuan, berriz, zero adieraziko da.

Enpresaburuak Erabilitako Ondasunen Araubide Bereziaren arabera adierazi diren norbanakoei egindako erosketen egiaztagiriak, norbanakoek sinatutakoak, F6 gakoa erabiliz bidali ahalko dira: “Kontabilitateko egiaztagiriak”.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali