www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007766
Partikularren arteko mailegua: Aurkezteko baldintzak
600 eredua
Mailegu-kontratuan parte hartzen duen pertsona bakoitzak inprimaki bat aurkeztu behar du, irabazpidezko araubide ekonomikoan dauden senar-emazteak direnean izan ezik; kasu horretan, ezkontideetako bat baino ez da jaso behar kontratuan.
Eredua betetzeko jarraibideak:
- Subjeto pasiboa: Mailegu-hartzailea (dirua jasotzen duen pertsona edo pertsonak)
- Eskualdatzailea. Mailegu-emailea edo mailegu-emaileak Bigarren mailegu-emaila eta hurrengoak, baldin badaude, inprimakiaren bigarren orrialdearen beheko aldean jarri behar dira.
- Dokumenuaren datuak: data eta deskribapena, dokumentu pribatu bada. Gainerako laukiak, eskritura publikoa bada.
- Aurkezlea: dokumentua aurkezten duen persona edo subjektu pasiboa. Ez du baimenik behar.
- Aitortutako balioa: mailegatzen den diru-kopura.
Mailegu-kontratua: kopiarekin batera aurkeztu
Gutxieneko baldintzak:
mailegu jasotzen duten pertsonen egoitza fiskala Bizkaian egotea.
Dokumentuaren barruan: kontratuan parte hartzen duten personen identifikazioa, NAN zenbakiak eta helbideak, mailegatzen den diru-kopurua, itzultzeko epea, interés-tasa (interesik ez bada eskatzen, agirian adierazi), eta, azkenik, data eta parte hartzen duten guztien sinadurak.
- Bizkaian bizi diren mailegu-emaileen NANaren kopiak.
- Bankuko transferentziaren/diru-sarreren kopia. DERRIGORREZKOA da mailegu-emaile eta mailegu-hartzaile guztien artea egitea. Gainera, ezinbesteko baldintza da maileguaren aurkezpena formalizatu baino lehen egitea.
- Aurkezteko epea: 30 egun baliodun (larunbatak, igandeak eta jaiegunak kenduta) mailegu-kontratuaren datetik aurrera
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli