saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007751

Nola zergapetzen da ondare eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila eratu , jarduera ekonomikoa garatzea badu helburu?

Ondasunen erkidegoa edo sozietate zibila jarduera ekonomikorako eratzen bada, ondare eskualdaketen zergan sozietate-eragiketen modalitatearen araberakoa da, baina salbuetsia dago.

Zerga-oinarria: Eratu edo zabaltzeko erabiltzen den kapitala.

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

600 eredua: sozietatea eratzea eta kapitala gehitzea

Eman beharreko urratsak:

  1. Bete 600 eredua eta emaitza ordaintzea bada, ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
  2. Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
    • Eskritura publikoaren edo dokumentu pribatuaren originala eta fotokopia, eragiketa dokumentatzeko.
    • Betiere likidazio-idazkiaren originala eta kopia.

Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.

Estekak:


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali