Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007741
Ondare-eskualdaketen zergaren araberakoa da, baina salbuetsita dago.
Zerga-oinarria: uzten den zenbatekoa.
Kontratuan esku hartzen duen mailegu-hartzaile bakoitzeko inprimaki bana aurkeztuko da, irabazpidezko ondasunen araubidean dauden senar-emazteen kasuan izan ezik. Halakoetan, edozein ezkontide jarriko da bereizi gabe.
Mailegua jasotzen duten pertsonek zerga-egoitza Bizkaian izan beharko dute.
Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita.
Derrigortasun telematikoa: Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
Era berean, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea, L20 inprimakiaren bidez.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.