www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007735
Nola zergapetzen da ondare-eskualdaketa eta EJDaren gaineko zergan berria ez den etxebizitzaren eskualdaketa?
Ondare eskualdaketen gaineko zerga ordaindu beharko dute BEZaren araberakoak ez diren etxebizitzen salerosketek, hau da, bigarren edo ondorengo salerosketek.
Zerga aplikatzeko etxebizitzatzat jotzen dira, orokorrean, etxebizitzak, garaje lur-zatiak (gehienez bi) eta eranskinak, eraikin berean badaude eta batera eskualdatzen badira. Babes publikoko etxebizitzen kasuan, etxebizitzak eta haiei lotutako eranskinak baizik ez dira sartzen.
Kasu bereziak:
- Etxebizitza bihurtutako lokalak
- Gozamena
Zerga-tasa aplikagarria honakoa da:
- Oro har: % 4.
- % 2,5eko tasa murriztua: hurrengo baldintzak betetzen badira:
- Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan lehendik beste etxebizitza bat erostean % 2,5 ez aplikatu izana (hori bakarrik egin daiteke 2010eko urtarrilaren 1az gero erosia badago).
- Ohiko etxebizitza izatea.
- PFEZaren irizpideak jarraituko dira, beraz, orokorrean, 12 hilabetez bizi beharko da eta gutxienez bertan 3 urtez egongo da.
- Etxebizitzaren orria GURE GIDAN: Etxebizitza
- Azalera eraikia 120 m2-tik beherakoa izango da (T28 eragiketa-kodea).
- Familia ugaria izanez gero, azaleraren baldintza ez da aplikagarria
Zerga-oinarria: erosketaren prezioa edo gutxieneko balio egozgarria (GBE)
1. adibidea: higiezina erosteagatik eskrituran balioa 100.000 eurokoa da. GBE 120.000 eurokoa da.
- aukera: zerga-oinarri modura 100.000 euro jartzen badira, Ogasunak zerga 120.000 euroko balioaren gainean likidatuko du. Nolanahi ere, zergadunak likidazio horren aurka egin dezake (zergaren likidazioa jaso eta hilabeteren buruan).
- aukera: zerga oinarri bezala GBE (120.000 euro) jartzen badu, Ogasunak ez du balioa egiaztatuko eta zergadunak ezingo du balioztapenaren aurka egin (aurkeztutako autolikidazioan onartu du).
2. adibidea: higiezina erosteagatik eskrituran balioa 120.000 eurokoa da. GBE 80.000 eurokoa da.
Zerga-oinarri bezala GBE (80.000 euro) jar daiteke eta Ogasunak ez ditu balioak egiaztatuko.
600 eredua betetzeko argibideak:
Zergaren araberako subjektu pasibo bakoitzeko eta zerga-egitate bakoitzeko autolikidazio-eredu bat aurkeztuko da. Eskualdaketa irabazpidezko ondasunen sozietatearen alde egiten bada, zerga-egitate bakoitzeko eredu bana beteko da. Egintzaren edo kontratuaren xedea adieraziko da, dagokion kodearekin batera (600 ereduko argibideen orriarekin bat).
Zenbaki finkoa ondo jarri duela eta GBE ziurtatu duela egiaztatzea.
600 eredua: etxebizitzaren eskualdaketa (bere eranskinekin)
Eman beharreko urratsak:
- Bete 600 eredua eta ordaindu finantza-erakunde kolaboratzailean.
- Bilboko Bizkaiko Foru Ogasunean edo hipoteka-erregistroaren likidazio-bulegoetan (aurkezpen-tokia) eredua betea (eta ordainketa egina dagoela egiaztatuta) entregatzea, honako dokumentazioarekin batera:
- Eskritura publiko, dokumentu pribatu, judizial edo administratiboaren originala eta fotokopia, zergapetu behar den egintza badu.
- Subjektu pasiboaren eta eskualdaketa egiten duten pertsonen IFZren fotokopia.
- Aurkezteko epea: Autolikidazioa, agiriekin batera, 30 egun baliodunen epean aurkeztuko da, egintza edo kontratua egiten denetik zenbatzen hasita. Dokumentu judizialak direnean, egintza edo kontratua ebazpen judiziala irmoa den egunean gauzatuko da.
- Derrigortasun telematikoa: Jarraibide harturik bere xedapen gehigarri bakarraren lehen apartatuan ezartzen duena BFAren azaroaren 24ko 100/2020 Foru Dekretuak, zeinaren bidez aldatzen baita, Administrazio Elektronikoaren arloan, BLHko Zergak Kudeatzeko Erregelamendua, gestoriek eta notariotzek telematikoki aurkeztu beharko dute, nahitaez, poliza-agirien eta eskritura publikoen kasuan eta 2021eko urtarrilaren 1etik sortutako zerga-egitateei dagokienez, OE eta EJD zergaren 600 eredua.
Era berean, nahitaezkoa izango da partikularren arteko mailegu-kontratuak telematikoki aurkeztea, L20 inprimakiaren bidez.
Estekak:
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli