saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

FAQ: Maiz egiten diren galderak

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007697

Zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren (matrikulazio- zerga) autolikidazioa egiteko 576 eredua Bizkaiko Foru Aldundiaren Ogasun eta Finantza Sailaren Bilboko bulegoan aurkeztu eta ordaintzeko modu berria azaldu nahi dizuegu.



2019ko otsailaren 1etik aurrera, aurkezpen modu berria erabili beharko da matrikulazio-zerga ordaintzeko, izapidetzea Bilboko bulegora (Basurtuko Kaputxinoak 4, 48013 Bilbo) bertaratuta baino ezin denean egin. Hauek dira egoera horretan daudenak:

  • Zerga-egoitza Bizkaian duten pertsonak edo erakundeak, inportatutako garraiobide berrien edo erabilien lehenengo eta behin betiko matrikulazioa haien izenean egiten denean.
  • Norbanakoek egindako ibilgailu berrien lehenengo eta behin betiko matrikulazioa.

Ordainketa honela egin ahal izango da:

  • Bilboko bulegoan, kreditu-txartel bat edo zordunketa-txartel bat erabilita, edo gailu mugikor partikular baten bidez, zergaren kuota zehaztuta duen ordainketa-gutuna lortu ondoren.

    Aukera honi esker, zerga-zorra ordaindu ahal da eta Ogasun eta Finantza Sailak ordainketa egiten den unean bertan balidatu ahal du diru-sarrera. Modu horretan, berehala sortu ahal da matrikulazio-kode elektronikoa, eta segituan amaitu matrikulazio-zergaren izapidea.

  • Finantza-erakunde laguntzaileen sukurtsaletan, Ogasun eta Finantza Sailaren Bilboko bulegoan lortutako ordainketa-gutuna eramanda.

    Kasu honetan, ordainketa ez da berehala balidatzen, 4 edo 5 lanegun behar direlako Foru Ogasunean zerga ordaindu izanaren berri jasotzeko.

    Hori dela eta, berriro joan behar Bilboko bulegora, matrikulazio-zergari dagokion izapidea amaitzeko.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali