www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007631

Akzioen edo partaidetzen gaineko harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortzen diren ondare irabaziei atxikipenak aplikatu behar zaizkie?



2017ko urtarrilaren 1etik, atxikipena egin behar da akzioen edo partaidetzen gaineko harpidetza-eskubideak eskualdatzeagatik lortzen diren ondare-irabazietan.

Atxikipen horiek Bizkaiko Foru Aldundian sartu beharko dira akziodunak edo partaidetzadunak ohiko egoitza edo zerga-egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duenean, eta atxikipena entitate gordailuzainak egin beharko du; halakorik ez badago, berriz, eskualdatzean parte hartu duen finantza-bitartekariak edo fede-emaileak egin beharko du.

Atxikipena egin beharra eskualdatzea formalizatzen den unean sortuko da.

Harpidetza-eskubideak eskualdatuz lortutako ondare-irabazien gaineko atxikipenaren edo konturako sarreraren zenbatekoa irabaziaren 100eko 19 izango da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali