www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900007581

Zer da jakinarazpen elektroniko bat?



Zer da

Jakinarazpen elektronikoa ebazpen edo administrazio-egintza bat bitarteko elektronikoen bidez komunikatzea da, eskubide eta interesen eraginpean dauden interesdunei.

Jakinarazpen elektronikoak paperezko jakinarazpen tradizionala ordezten du honako kasu hauetan:

  1. Hartzailea behartuta egotea Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailarekin harremana bitarteko elektronikoen bidez izatera.
  2. Hala izan gabe, borondatez harpidetzea.

Behartuta ez dauden eta harpidetu ez diren pertsonei jakinarazpenak postaz bidaliko zaizkie, eta Egoitza Elektronikoan ere eskuragarri jarriko dira, borondatez bertara sartu nahi izanez gero.

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikoetara harpidetzea

Jakinarazpen eta komunikazio elektronikorako harpidetzak esan nahi du uko egiten zaiola paperezko formatuko jakinarazpen eta komunikazioari.

Harpidetzak Egoitza elektronikora sartzeko erabiltzen den identifikazio- eta sinadura-mekanismoari lotuta daude; beraz, identifikazioan erabilitako segurtasun-maila bera edo txikiagoa eskatzen duten harpidetzen dira soilik.

Jakinarazpenak eta komunikazioak elektronikoki jasotzeari uzteko, indarrean dagoen harpidetza aldatu behar da. Aldaketa egin eta hurrengo egunetik aurrera egindako jakinarazpenak eta komunikazioak postaz bidaliko zaizkizu.

Abantailak
  • Eskuragarria; hartzaileak jakinarazpen-abisua jasotzen du bere posta elektronikoan, eta edozein unetan sar daiteke Internet bidez jakinarazpenaren edukian.
  • Segurua; segurtasun, konfidentzialtasun eta pribatutasun berme osoa du.
Sarbidea

Jakinarazpen elektronikoak egoitza elektronikoan daude eskuragarri, "Nire jakinarazpenak eta komunikazioak" atalean. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali